OnGi EtOrRiAk

Ongi etorriak!!!

Blogg honetan zientziaren zenbait ikerketa interesgarri erakutsiko ditugu, espero dugo zuen gustukoa izatea.

Bloggaren behekaldean zenbait joko jarri ditugu zuek dibertitzeko asmoz.

lunes, 5 de noviembre de 2007

Nire lana blog honetan

Aupa, ni Iñigo Obieta naiz.
Blog honetan Gorka Garcia eta biok egin dugu.
Nire lana blog honetan, berriak aurkitzea izan da. Gorkak zenbait berri ere jarri ditu. Nire berriak zientzietako webgunetatik atera ditut. zenbait gauza kendu ditut eta beste batzuk ipini ditut. Blogeko zenbait enlazeak ipini ditut(Wikipediarekin, zientzia.net-arekin)
Gorkak lan handia egin du eta berak lagundu nau blog hau egiten

Blog-aren eraketa

Blog honen egileak Iñigo Obieta eta Gorka Garcia.

Edukin orokorra:
-Blog titulua
-Blog-aren koloreen nahasketa eta aldaketa
-Bisitari kontagailua
-Erloiua
-Egutegia
-Jokoak (2)
-Ekintza historikoak gaur
-CERN bideoak
-Argazkiak
-Zodiakoa
-Bomba atomikoa artikuluaren laburpena
-CERN artikuluaren laburpena
-Euskadi espaziotik artikuluaren eraketa
-Ongi Etorri textua
-Bloggan sartzean soinua
-Blogger Seinua
-Musika atala

Gorka Garciaren eskutik


-Denboran zehar bidaiatzeko artikuluaren eraketa
-Elektroiak zehastasunez gidatzeko artikuluaren eraketa
-Enlazeak

Iñigo Obietaren eskutik


-Inkesta
-Etiketen jarketa

Gorka Garcia eta Iñigo Obietaren eskutik

lunes, 29 de octubre de 2007

elktroiak zehaztasunez gidatuz


Espazio ontzi bat grabitatearen indarraren bidez eta propultsio-indar motzen laguntzaz Eguzki Sisteman zehar ibil daiteke denbora luzez eta energia handirik gastatu gabe. Era berean, zientzialariek atomo, molekula eta baita erreakzio kimikoak ere, gida ditzakete grabitatearen indarra erabili beharrean molekuletako nukleoak eta elektroiak elkartzen dituzten indarrak eta propultsoretzat argia erabiliz. Hala ere, propultsio hauek burutzeko argi-kantitate minimoa eta molekularen konplexutasunaren arabera kantitate hau nola aldatzen den ez zen ezaguna.
Estatu Batuetako zientzialari talde bat izan da arazoa argitu duena. Fotoiak erabiltzean, mugimendu kaotikoaz selektiboki aprobetxatzea posible da, era honetan erreakzio kimikoak eta objektu kuantikoen mugimenduak kontrolatuz. Denbora nahikoa emanez gero, mugimendu kaotiko klasikoak espazioko bi puntu konektatuko ditu espontaneo eta arbitrarioki. Uste hau Stanislaw Ulam fisikariak plazaratu zuen 1956an eta Ulamen aburua izenaz ezagutzen da. Egun, Eguzki Sisteman zehar espazio ontziak gidatzeko erabili ohi da.Gure Eguzki Sistema bezalako sistema konplexu batek planeta, satelite, asteroide eta bestelako gorputz ugari ditu bere baitan. Hauek, ontzia nahi dugun lekura bideratu dezakete grabitatearen bitartez. Beraz, kohete bat zuzenean nahi dugun lekura bideratu beharrean, askoz ere ekonomikoagoa da sateliteren baten ingurura bidali eta honen grabitate indarra erabiltzea bidaian aurrera jarraitzeko.Fotoiak energia-iturritzat erabiliz, molekulen barneko elektroiak espazio ontzi baten antzera mugi daitezke molekularen barnealdean. Dinamika Newtondarra erabili beharrean, ordea, mekanika kuantikoa erabiltzea ezinbestekoa da, lege fisikoek ez baitute era berean eragiten bi eskala horren ezberdinetan. Mekanikoa kuantikoaren kasuan, sistema uhin-funtzio eta egoera kuantiko baten arabera deskribatzen da.Kanpoko energia erabiliz, sistema bat hasierako egoera batetik nahi den egoerara alda daiteke. Ikerketa hau burutu duten zientzialarien buruek, Gruebele eta Wolynesek, “egoeren espazio” izena ematen die sistema batek izan ditzakeen egoera kuantiko posible guztiei izena emateko. Zientzialariek hasierako egoera honek nora jotzeko probabilitateak dituen kalkula dezakete, eta baita amaierako egoera lortzeko zein probabilitaterekin nondik etorriko den ere. Modu honetan, bi egoerak gertuen aurkitzen diren guneak identifika ditzakete.Gune hauek energia eraginkortasun handienarekin erabiltzen direnak dira, hau da, transformazio kuantikoa burutzeko energia gutxien behar den guneak. Zientzialarien ekuazioek aldaketa hau gertatzeko zenbat fotoi eta zenbat denbora behar diren kalkulatzeko bidea eman dute.

Euskadi espaziotik


Euskadi espaziotik ikusi nahian bazaudete eta programak instalatzeko gogorik gabe bazabiltzate hau da zeuen web-a: http://www.flashearth.com
Lurreko edozein lekua ikusi ahal izango duzue momentu batean, eta baita nasak eskaintzen dizkigun irudi espazialak... ea zein eguraldi egingo duen gaur igartzen duzuen
.

lunes, 22 de octubre de 2007

Bomba atomikoa zer? nola? zergatik?





Askotan entzun izan ahal ditugu bomba famatu honen istorioak, baina badakigu nola eraiki zuten? nola funtzionatzen duen? zergatik da hain famatua?

Bomba atomikoa bigarren mundu gerran eraiki zen, bere funtzionamendua erreakzio nuklear desorekatu batean oinarritzen da. Bomba hau pertsonen osasunean kalte handiak eragin dezake eta hiri oso bat txikitzeko potentzia du (nagasakin botatakoa bezala).

Gaur egun bomba nuklearra baino kaltegarriagoak dira "bomba zikinak" erreakzio nuklearrik ez dutenak baina osasunean kalte asko eragin ditzaketenak, bomba hauek lehergai normal bat eta substantzia erreaktibo bat dute osagai nagusitzat eta eraikitzeko bomba atomikoa baino errazagoak dira.

Bomba honen eztanda ikusteko bideo bat ipiniko dizuet:


Artikulu guztia ikusteko egin klik emen: http://es.wikipedia.org/wiki/Bomba_at%C3%B3mica

jueves, 18 de octubre de 2007

DENBORAN ZEHAR BIDAIATZETIK PAUSU BAT GERTUAGO


Amos Ori fisiko Israeldarrak, denboran zehar bidaiatzeko makina baten modelo teoriko bat diseinatu du. Honen bitartez, amets honekin batera zetozen arazo batzuen konponbidearekin eman du, nolabait. Erlatibitatearen Teoria Orokorra argitaratu zenetik teorizatu izan da denboran zehar bidaiatzearekin. Teoria honetan azaltzen da, besteak beste, gorputz oso handien grabitate indarrak denbora zertxobait kurbatu lezakeela.
Hori horrela, Stephen Hawking eta beste hainbat zientzialarik proposatu dute posible izango litzakeela denboran zehar bidaiatzea espazio-denbora kurbatzeko gai izango bagina denbora lerroak bere buruaren gainean buckle bat deskribatu arazi arte.
Baina hainbat arazo sortzen dizkigu teoria honek (arazo teknikoak alde batera utzita), eta Amos Ori horietako bat konpondu nahian izan da buru-belarri. Ori-ren ustetan, buckle hau eratzea lortuko bagenu, grabitate eremu infinituko puntu bat sortuko litzake eta ezinezkoa izango zitzaigun bertatik igarotzea (geure bizia preziatuz gero noski!).
Israeldarraren proposamena guztiz bestelakoa da. Matematikoki babesturiko nukleo bat sortzea du tesitzat, hau da, espazioko area batean denboraren distortsio bat sortzea hain zuzen ere. Bere teoriaren oinarri diren ekuazioak aplikatuz, hauek nukleoa matematikoki babesten dutelarik, ezinezkoa izango zen inolako irregularitaterik nukleora sartzea.
Hala uste badute ere, Amos Ori, Dana Levanony eta beste hainbat fisikok, argi dute oso zaila dela horrelako makina bat eraikitzea eta baita beharrezkoak diren kondizio guztiak betetzea.
Makina hau sortzea posible balitz ordea, piztu eta urteetan zehar, mendeetan zehar … itxaron beharko genuke. Ondoren, norbait nukleoan sartuko litzake eta makina piztu zenetik eta lagun hau bertara sartu arteko edozein unetara bidaiatzeko aukera izango luke, inoiz ez atzerago.
Ezta hau betidanik buruan izan dugun denboran zeharreko bidaia, baina azken finean izen hori edukitzeko baldintza guztiak betetzen ditu.

lunes, 1 de octubre de 2007

CERN


CERN-a Europako Nuklear Ikerketarako Organizazioa da. Siglak bere aintzinako izanetik datoz, (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire, frantsesez).Munduko partikula fisika ikerkuntza laborategi handiena da.

Haiek izan ziren "www" (World Wide Web) famatua asmatu zutenak, eta orain proiektu liluragarri bat egiten hasi dira, Hadronen Kolpatzaile Handia-ren eraiketa .
Partikula azeleratzaile hau 27 kilometro luze ditu eta protoiak bizkortzen ditu talkak eragiteko, talka hauekin unibertsoaren hasiera eta eraketa ikertu ahal izango da. Aparatuak bidaltzen duen informazio kantitatea ikertu ahal izateko, ikerlariek komunitate birtualak eratuko dituzte informazioaahalik eta lazterren aztertu ahal izateko.

Ekintza historikoak Gaur